
Euskal mitologia, euskal musika, senda belarrak eta mapa interatiboa.
Euskal Mitologia: Antzinako Sinesmenen Ondarea
Euskal mitologia, mendez mende ahozko tradizioz transmititu den kultura aberatsa da. Euskal Herriko baso, mendi eta ibaietan bizi omen ziren izaki eta jainkoek naturaren indarra eta giza bizitzaren misterioak irudikatzen zituzten. Mito hauek herriaren mundu-ikuskera eta balioak islatzen dituzte, eta oraindik ere Euskal Herriko kulturaren parte dira.
Jainko eta Izaki Mitologiko Garrantzitsuak
MARI
Euskal mitologiako jainkosa nagusia da.
Lurraren jainkosa izanik, mendi ezberdinetan bizi dela esaten da, eta batetik bestera doanean urre-koloreko zaldian edo suzko bola batean bidaiatzen du. Naturaren oreka zaintzen du eta gizakien gehiegikeriak zigortzen ditu.


Sugaar
Mariren bikotekidea, suge itxurako izaki boteretsua.
Ekaitzak sortzen dituela uste da, eta Euskal Herriko kondairetan hainbat errege edo pertsonaia mitikoen aita dela esaten da.
basajaun
Basoetako erraldoia, artzainen eta naturaren babeslea.
Bere aurrean artaldeak babesten zituen, eta nekazaritzari buruzko jakinduria gorde eta partekatzen omen zuen.


lamiak
Ur ertzetan bizi diren emakume erdi-jainkosak
Oinak ahate edo arrainaren antzekoak dituztenak. Batzuetan jendea engainatzen dutela diote, baina, bestalde, laguntzaileak ere izan daitezke.
tartalo
Begi bakarreko erraldoi beldurgarria,
Gizakiak harrapatu eta jaten zituena. Greziar mitologiako ziklopeekin lotura du.


akerbeltz
Aker Beltza.
Etxearen eta animalien babesarekin lotuta.

euskal musika
Euskal musika, abestiak, partiturak, instrumentuak.
01
Euskal musika
Euskal taldeak eta beraien abestiak.
02
Instrumentuak
Historioan zehar euskaldunok erabili ditugun instrumentuak, txalaparta, trikitixa, panderoa…
03
Partiturak
Trikiarekin zenbakiz egindako partiturak.
Senda Belarrak
MAPA INTERAKTIBOA
Euskal herriko txoko bereziekin mapa interaktibo bat sortuko dut.
Ideiarik baduzu, bidali info@www.www.www.www.neretxokue.eus
