Mitologia

Euskal Mitologia Antzinako Sinesmenen Ondarea

Euskal mitologia, mendez mende ahozko tradizioz transmititu den kultura aberatsa da. Euskal Herriko baso, mendi eta ibaietan bizi omen ziren izaki eta jainkoek naturaren indarra eta giza bizitzaren misterioak irudikatzen zituzten. Mito hauek herriaren mundu-ikuskera eta balioak islatzen dituzte, eta oraindik ere Euskal Herriko kulturaren parte dira.

Mari

MARI

Euskal mitologiako jainkosa nagusia da. Lurraren jainkosa izanik, mendi ezberdinetan bizi dela esaten da, eta batetik bestera doanean urre-koloreko zaldian edo suzko bola batean bidaiatzen du. Naturaren oreka zaintzen du eta gizakien gehiegikeriak zigortzen ditu.

Sugaar

​Mariren bikotekidea, suge itxurako izaki boteretsua. Ekaitzak sortzen dituela uste da, eta Euskal Herriko kondairetan hainbat errege edo pertsonaia mitikoen aita dela esaten da.

BasaJaun

Basajaun

​Basoetako erraldoia, artzainen eta naturaren babeslea. Bere aurrean artaldeak babesten zituen, eta nekazaritzari buruzko jakinduria gorde eta partekatzen omen zuen.

Lamiak

​Ur ertzetan bizi diren emakume erdi-jainkosak, oinak ahate edo arrainaren antzekoak dituztenak. Batzuetan jendea engainatzen dutela diote, baina, bestalde, laguntzaileak ere izan daitezke.

Akerbeltz

Akerbeltz, aker beltza, etxearen eta animalien babesarekin lotuta.

Tartalo

​Begi bakarreko erraldoi beldurgarria, gizakiak harrapatu eta jaten zituena. Greziar mitologiako ziklopeekin lotura du.

Beste izaki mitologikoren bati buruz hitz egitea nahi baduzu idatzi, ideia guztiak ongi etorriak izango dira.